Seleccionar página
1.
Euskadi, aitzindaria mugikortasun elektrikoan: lehen tranbia elektrikoa

Otsailaren 1ean jarri zen abian Euskadi eta Espainiako lehen tren ibilgailu elektrikoa: Bilbotik Santurtzirako tranbia. Elektrizitateari esker, trena, ordura arte garraiobide kutsagarria izan zena lurrinezko trenekin, herritarrei mugikortasun jasangarria eskaintzen hasi zen. Estatu osoko lehen urratsa San Nikolas plazatxoan eman zen, bertan baitzuen jatorria Santurtziko tranbiak.

Urriaren 29an, lehen tranbia elektrikoa martxan jarri zen Gipuzkoan: Donostiatik Errenteriarako tranbia. Donostiak ingurukoen urratsei jarraitu zuen, eta 1897an bere tranbiak elektrifikatu zituen. Horren ostean, beste hiriburu batzuek ereduari jarraitu zioten: Madrilek 1898an, Bartzelonak 1899an, Sevillak 1900an eta Valentziak 1901ean.

2.
Aitzindariak mugikortasun elektriko jasangarrian

Abenduaren 7an, Euskadi eta Espainiako lehen tranbia elektriko ekologikoa jarri zen abian: Bilbotik Durango eta Arratiarako tranbia Estatuan uraren indarra erabili zuen lehen garraio-sistema bihurtu zen, Maguna eta Garaiko ur-jauzietatik etorritakoa, elektrizitatea sortzeko eta tranbiak mugitzeko. Garraioaren munduan lehen aldiz, energia garbi eta berriztagarria erabili zen.

Beste tranbia batzuek, hala nola Donostia barrukoak edo Donostia eta Tolosa artekoak, hidroelektrizitatearen alde egin zuten. XX. mendearen hasieran, Gipuzkoako hiriburuak uraren indarraren bidez mugitzen zen hiriko garraio-sistema bat zuen.

3.
Tren elektrikoetan nagusi

Ekainaren 8a. Euskadi eta Espainiako lehen tren elektrikoa Donostiako Ulia mendira igo zen. Hiru kilometroko ibilbide laburra izan arren, tren txiki horrek frogatu zuen elektrizitatea ere aplikatu ahal zela trenetan.

Abuztuaren 2a. Euskadi eta Espainiako bigarren tren elektrikoa inauguratu zen, Donostia eta Hernani lotzen zituena. Nahiz eta 1958an azken tartea kendu zuten, Donostiako Amara eta Loiolako geltokien arteko zatia, “topo” deiturikoaren zati dena, herrialdeko elektrizitate-ibilbide zaharrena da egun. Mugikortasun erabat garbia 118 urtez!

Irailaren 30ean, estatuko lehen teleferiko elektrikoa aurkeztu zen Donostiako Ulia mendian, 280 metroko luzera eta 28 metroko desnibela zituena. Interesgune turistiko bitxi hori eski-estazioetako telekabina eta teleaulkien aitzindaria izan zen.

Abuztuaren 25ean, Euskadiko lehen funikular elektrikoa jarri zen abian Igeldo mendian. Elektrizitatearen indarrari esker, trena mendietara heldu zen. 1915ean, Bilboko Artxandakoak ereduari jarraitu zion, eta 1926an Larreinetakoak. Azken hori Euskotrenek kudeatzen du gaur egun. Funikularretan, kotxe batek bestearen kontrapisu-lanak egiten ditu; beraz, kontsumo energetikoa oso txikia da.

Abenduaren 5ean, Donostia eta Hendaiaren arteko tren elektriko berria inauguratu zen, “topo” deritzona, ibilbidea osatzen duten tunel ugariengatik. Elektrizitateari esker, antzinako lurrinezko trenen kea ekiditen da, horrek linearen lurrazpiko ibilbide luzeetan esperientzia zikin eta itogarria ekarriko bailuke.

Otsailaren 22an, Urolako trena inauguratu zen, Espainiako lehena 1.500 volteko korronte zuzeneko tentsioa erabiltzen,, lgaur egun Estatuko trenbide metrikoko tren guztiek eta Bilboko metroak erabiltzen dutena.

Otsailaren 7an, Bizkaiko lehen tren elektrikoa sortu zen. Bilbo eta Algortako linea elektrifikatu zen, eta urtebete beranduago Plentziaraino luzatu zen. Bilboko metroaren aititak tren zaharretako tximinietatik kea botatzeari utzi zion, eta garraiobide garbi bihurtu zen.

Apirilaren 24an, trakzio elektriko bidezko lehen konexioa egin zen bi hiribururen artean. Estatu osoan, Bilbo eta Donostia izan ziren tren elektrikoekin lotutako lehen bi hiriburuak. “Pullman” luxuzko trenak tren-garraioaren luxuaren eta dotoreziaren une gorena irudikatzen du, eta haren bidaiariek paisaiaz gozatzen dute lurrunezko tren zaharren kerik gabe.

Ekainaren 7an,trenbide zabaleko tren baten lehen elektrifikazioa egin zen. Norteko konpainiak tentsioan jarri zuen Irun eta Altsasu arteko tarte zaila. Berreskuratze-balaztari esker, beherantz doazen tren elektrikoek energia elektrikoa sortzen dute, eta horrek igotzen laguntzen die gorantz doazenei; hala, ahalik eta gehien murrizten da azken kontsumoa.

Abenduaren 21ean, ttrenen trakzio elektrikoa Arabara heldu zen: Euskadi eta Nafarroako tren-konpainiak elektrifikatu egin zuen Gasteizetik Lizarrarako tartea. Aurrerago, 1938ko otsailaren 29an, trakzio elektrikoa Gasteizetik Bergararako tartera eta San Prudentziotik Oñatirako adarrera ere iritsi zen.

Euskadi, trakzio elektrikoan nagusi. Euskadiko trenbide-sare elektrifikatuak 500 kilometro inguru zituen, Espainiako elektrifikazioen % 39,5. Hurrengoa Katalunia zen, urrun, 286 km-rekin eta % 23,2rekin. Horrez gain, Bilboko eta Donostiako garraio publikoak ere energia elektrikoa erabiltzen zuen.

4.
Tranbiatik trolebusera

Ekainaren 19an, Euskadiko eta Espainiako trolebusen lehen linea jarri zen martxan Bilbon. Bizkaiko hiriburua berriz ere aitzindaria izan zen garraio-sistema berri baten ezarpenean; horrek ere energia elektrikoa erabiltzen zuen.

Beste herrialdeetako modari jarraituz, Bizkaiko eta Gipuzkoako tranbia guztiak kendu ziren. Kasu askotan trolebusekin ordeztu ziren (horiek ere energia elektrikoa erabiltzen zuten); hala ere, garraio publikoaren kalitateak behera egin zuen, edukiera txikiagoa zuelako, eta kontsumoak gora egin zuen, trolebusen pneumatikoen marruskadura handiagoaren eraginez, tranbien altzairuzko errei eta gurpilen aldean.

5.
Garai txarrak mugikortasun elektrikoarentzat

Hirurogeiko hamarkada

Garraio publikoa bigarren mailan gelditu zen autoaren garapen azkarraren ondorioz. Desegin egin ziren Bilbo eta Donostiako tranbiak. Gainera, Loiolatik Hernanirako tren elektrikoa eta Euskadi eta Nafarroako tren elektrikoa itxi egin ziren, besteak beste.

Euskadiko trolebusak desagertu ziren. Ingurumen-kontzientziarik gabeko gizarte batean, eta petrolio-eratorrien prezio baxuen eraginez, trolebus garbiak kendu eta diesel bidezko autobus ketsuak jarri zituzten. Garraio publikoa gero eta gutxiago erabiltzen zen, eta inbertsio guztiak mugikortasunaren errege berrira bideratu ziren: autoa. Autobideak eta aparkalekuak eraiki ziren, eta oinezkoei espazioa kendu zitzaien, ahalik eta espaloi txikienak egiten baitzituzten.

6.
Garraio kolektibo, garbi eta efizientearen aldeko apustua

Maiatzaren 24an, autogobernua berreskuratzeari esker, Euskotren sozietate publikoa sortu zen. Garraio publikoak bere iraganeko protagonismoa berreskuratzeko lehen urratsak eman ziren, eta trenen modernizazioan inbertitu zen. Tren elektriko berriak, efizientzia handiagoa eta kontsumo txikiagoa zutenak, hirurogei urte lehenago lehen euskal elektrifikazioak inauguratu zituzten horiek ordezkatzen hasi ziren.

Azaroaren 11n, Bilboko metroa inauguratu zen. Hori mugarria izan zen Euskadin elektrizitate bidezko mugikortasuna berreskuratzeko. Lehen aldiz, auto-gidari ugarik ibilgailu ketsuak garajean utzi zituzten, eta garraiobide publiko, garbi eta jasangarri bat erabiltzea erabaki zuten.

Abenduaren 18an, Bilboko tranbia berria inauguratu zen. Mugikortasun elektrikoa Bizkaiko hiriburuko kaleetara itzuli zen. Lehen tartea Atxuritik Uribitartera zihoan; gerora, Guggenheim, San Mames, Basurtu eta La Casillara hedatu zen.

Abenduaren 23an, tranbiak Gasteiz konkistatu zuen. Garraio elektriko berriari eta autobus-sarearen antolamendu berriari esker, bikoiztu egin ziren Arabako hiriburuan mugikortasun jasangarria erabiltzen zuten pertsonak.

Uztailaren 20an, % 100ean elektrikoa zen Euskadiko lehen autobusa abian jarri zen Donostian. Euskal enpresek diseinatu zuten eta, urrats horri esker, hiriko autobusak garraiobide garbi eta jasangarri bihurtu ziren.

Orainaldia

Euskadik munduko tren elektrikoen dentsitate handiena du, eta soilik Suitza dago bere gainetik. Ia tren guztiak elektrikoak dira, baita metro eta tranbiak ere. Aldi berean, udalerriko eta udalerri arteko garraioan autobus elektrikoak eta hibridoak hedatzen ari dira; horri esker, mugitzeko geroz eta aukera garbi eta efizienteagoa eskaintzen zaie herritarrei.

Etorkizuna

Gaur egun, errepide bidezko garraioa eta aireko garraioa dira gehien kutsatzen duten sektoreak; horien igorpenek arrisku larrian jartzen dute gure gizartearen biziraupena. Munduak mugikortasun elektrikoaren aldeko apustua egin behar du eta, zalantzarik gabe, garraiorik efizienteena trenbidea da, bere aldaera guztietan: abiadura handikoa, merkantziena, aldirikoa, metroak edo tranbiak.

Deskargatu informazio guztia